1. MUGA ZAHARRAK | Komunalak
Mugari begira
Zer da muga bat? Non hasten da eta non amaitzen? Bidaiari ekin aurretik, Aritz Ganboa Arruazuko artzainak saioaren abiapuntua kokatzen du: lurrean marraztutako mugak eta buruan ditugunak, eta horiei begiratzeko modu bat, mendeetan mugak zeharkatzen bizi izan den ofizio batena. Lehen atal honetan bidaia, elkarrizketatuak eta bidean jorratuko diren gaiak aurkezten dira.
Bidaia egiteko tresna ez da edonolakoa: Axalko enpresak pagoz egindako gravel bizikleta bat da, eta pago hori Aralarko herri-lurretatik atera da. Atal honek bizikletaren sorrera kontatzen du— eta lehen galdera mahai gainean jartzen du: norena da herri-basoa? Aritzek Aralarren du abiapuntua, lehen metroak eman aurretik.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















