Ahal Duguk ez du babestuko EAJk eta PSE-EEk sustatutako erreforma fiskala
Ekonomia
Ane Garitaonandia
2025, mar. 04 - 08:03
Ahal Duguk ez du babestuko EAJk eta PSE-EEk sustatutako erreforma fiskala. Izan ere, “berdinketa teknikoa” izan dute egin dute barne kontsultan eta parte-hartzea %25 ingurukoa izan da. Horietatik % 46k babestu dute erreforma fiskala. % 43 aurka agertu dira eta % 11 abstenitu egin dira. Gauzak horrela, azpimarratu dute , berdinketa ia tekniko hori eta kontsultan parte-hartze txikia ikusita, ezin dela akordiorik lortu.