Skip to main content

Arabako Foru Gobernuak 666,8 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du

Ekonomia

2023, aza. 14 - 12:11

Arabako Foru Gobernuak 2024rako 666,8 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du gaurkoan, 2023an izandakoa baino 19 milioi euro gehiago suposatzen duena. Erdia baino gehiago Gizarte politiketarako bideratuko da eta proiektuen nabarmenduenen artean ardoari buruzko zentroa edota automozio garatuaren zentroa daude. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, hori bai, oposizioaren babesa behar izango du, gobernuak gehiengoa ez baitauka. Oposizio taldeen artean, Euskal Herria Bilduk zein Elkarrekin Podemos-ek negoziatzeko borondatea erakutsi dute beraien proposamenak aurkezterakoan.

Hamaika Telebista