Skip to main content

Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berria onartu dute

Ekonomia

2022, abe. 22 - 17:12
Espainiako Diputatuen Kongresuak ontzat eman du legea, gobernua sustengatzen duen alderdien eta Ciudadanosen babesarekin. Hemendik Aurrera, saregileek, neskatilek eta paketatzileek erretiroa lau urtez aurreratzeko aurkera izango dute, haien lana nekagarritzat onartu dutelako.

Hortaz aparte, legeak handitu egingo ditu Espainiako Gobernuak beretzat gorde ditzakeen arrantza kuotak, %3tik %5ra. Gainera, bi urtez jarraian erabiltzen ez diren kuotak erreserba publikora igaroko dira.
Hamaika Telebista