Skip to main content

Aurtengo lehen behi, behor eta ardiak larratzera eraman dituzte Aralarko belardietara

Ekonomia

Udane Arbeo

2024, Maiatza 03 - 12:05
Aurtengo larratzeari hasiera eman diote aste honetan Larraitzen. Hurrengo hilabeteetan 19.000 abelburu inguru larratuko dira Aralarren: 1.060 behi, mila behor eta 16.500 ardi. Lursail horien jabetza Enirio-Aralarko Mankomunitateak du, hamabost herrik osatzen dute eta 3.359 Ha-ko azalera du. Era berean, Aralarko jardueren zaintza eta kudeaketa hobetzeko akordio bat sinatu dute Gipuzkoako Aldundiak eta Mankomunitateak, 2019tik blokeatutako harremanei berriro ekiteko asmoz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista