Bizkaiko merkataritzako langileek hobekuntzak eskatu dituzte grebara ez joateko
Ekonomia
2023, mar. 28 - 04:03
Bizkaiko merkataritza orokorreko langileek, arropa eta zapata arlokoek tartean, manifestazioa egin dute Bilbon, ELAk eta LABek deituta, lan hitzarmenetan hobekuntzak eskatzeko. Marije Fernandez ELAko merkataritza arloko arduradunak gogorarazi du negoziaketak blokeatuta daudela eta 8.500 langile baino gehiagori eragiten dieten lan hitzarmenak berritu gabe daudela aspalditik.
Azken negoziazioetan aurrerapausoak eman direla onartu du, baina patronalak oraindik eskaera nagusiak onartzen ez dituela azaldu du. Gauzak horrela, baldintzak hobetu bitartean mobilizatzen jarraituko duela ohartarazi du.