Bridgestoneko zuzendaritza, kaleratze kopurua murrizteko prest
Ekonomia
2025, Maiatza 06 - 12:05
Bridgestoneko zuzendaritzak hobetu egin ditu Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegietako enplegu-erregulazioko espedienteen baldintzak: kaleratzeengatiko ordaina 27 egunetik 35era igo du, eta kaleratze-kopurua birpentsatzeko prest agertu da. Sindikatuak eta enpresa hilaren 8an eta 12an elkartuko dira berriro, eta langileek grebari eutsiko diote.