Dassault enpresako langileak protestan daude soldataren igoera eskatzeko
Ekonomia
2022, ots. 11 - 08:02
Dassault enpresako langileak protestan daude soldataren igoera eskatzeko, eta enpresak irabazi handiak izanda ere, zuzendaitzarekin negoziazioa blokeatuta dago. Azaroan hasi ziren mobilizatzen hegazkingintza enpresako beharginak. Gaur lan usteak egin dituzte, eta bart, greba eguna izan dute Angeluko langileek, goizetik barrikadak egin dituzte enpresaren atarian, CGT eta CFDT sindikatuek deituta.