Skip to main content

Elizondoko Benito Menni Zentroko langileek 300 egun bete dituzte greban

Ekonomia

Maite de Felipe Suso

2026, ira. 18 - 10:09

Elizondoko Osasun Mentaleko Benito Menni Zentroko langileek 300 egun bete dituzte greban. Jakinarazi dutenez, momentuz ez dute haien aldarrikapenei buruzko erantzun “zehatzik” lortu. Langileek salatu dute enpresak ez diela konponbiderik eman, eta Nafarroako Gobernuak ere ez. Izan ere, Benito Menni zentroa zerbitzu “publiko itundua” da, eta Nafarroako Gobernuaren funtsekin finantzatzen da.

Ildo horretan, langileek mobilizazioekin jarraituko dutela ziurtatu dute, “benetako aurrerapenak lortu arte”. Hain zuzen ere, salatu dutenez, “greba honek agerian utzi du gatazka hau lan aldarrikapen bat baino askoz gehiago dela”. 
Era berean, nabarmendu dute “funtsezko zerbitzuen eta zaintza zerbitzuen kudeaketa eredua jokoan dagoela”. Haien iritziz, ez da nahikoa zerbitzu bat diru publikoarekin finantzatzea, beharrezko baliabideak, lan baldintza duinak eta kalitatezko arreta bermatzen ez badira”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista