Skip to main content

Elkarrekin Arabak Glavistako 240 lanpostuak defendatzeko mozioa aurkeztu du

Ekonomia

2023, urr. 26 - 12:10

Laudioko Glavista enpresaren auzia irtenbiderik gabe jarraitzen du. Enplegu Erregulaziorako Espedientea etenik dago, Guardian eta Parter Capital taldeetako zenbait enpresek auzitegiak eskatutako dokumentazioa prozesuan eransten duten bitartean. Espedientea burutzen bada Glavistako 240 lanpostuak suntsitu daitezke. Kaleratzeak eragozteko, Elkarrekin Araba taldeak erakunde publikoen inplikazioa aldarrikatzen duen mozioa aurkeztu du Arabako Batzar nagusietan. Eusko Jaurlaritza eta Arabako Aldundiak Parter Capital enpresarekin bitartekaritza lanak egitea eskatzen dute, Amine taldeak lantokia erosteko eskaintzaren bideragarritasuna ikertzeko. Bitartekaritza huts egitekotan, Glavista salbatzeko plana martxan jartzea aldarrikatzen dute.

Hamaika Telebista