Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko enpresek neurriak hartzea aldarri
Ekonomia
2022, urr. 13 - 12:10
Lan mundua euskalduntzeko ‘Euskaraz lan egitea, eskubide kontua’ izeneko dinamika aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak. Hego Euskal Herriko 160 delegatu sindikalek, gainera, konpromisoa hartu dute jarduten duten enpresetan euskalduntzean eragiteko. Euskaraldian euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatuko dute hiru eragileek.