Etxebizitzaren aldeko manifestazioa egingo dute Iruñean urriaren 17an
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
Iruñeko hainbat auzotako bizilagunek, LAB sindikatuaren babesarekin, manifestazioa deitu dute urriaren 17rako. Astearte honetako prentsaurrekoan salatu dutenez, Testa inbertsio-funtsak ez ditu 500 etxebizitzen kontratuak berrituko. Zehazki, Etxabakoitz, Buztintxuri, Artika, Sanduzelai eta Arrotxapeko bizilagunak dira kaltetuak. Azaldu dutenez, Testa, Blackstoneren filiala, jada hasi da maizterrei jakinarazten etxebizitzak merkatu pribatuan salgai jartzeko asmoa duela.
Horiek horrela, bizilagunek eta LABek astearte honetan exijitu dute kontratu amaierako komunikazioekin dagoeneko gertatzen ari diren etxegabetze mehatxu guztiak geldiaraztea, eta ildo horretan, Nafarroako Gobernuak etxebizitza horien titulartasuna eta kudeaketa iraunkorra bere gain hartzea. Era berean, Nafarroan Testa eta Blackstone Non Grata enpresa gisa deklaratzeko eta haiekin harreman oro hausteko ere.

















