Skip to main content

Euskalteleko batzordeak errefusatu egin du MasOrangek aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea

Ekonomia

2024, ira. 04 - 09:09

MasOrangek 795 langilerentzako borondatezko enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, Euskalteli ere eragingo diona. Euskalteleko enpresa-batzordeak erabat arbuiatu du MasOrangek planteatzen duena. Konpainiak Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako 270 langileei jakinarazi die neurri hori “erabat borondatezkoa” dela eta enpresa-batzordeak esan du ez dagoela justifikatuta. Lanpostuak egokitzea eskatu dute, jarduera batzuetan “langileak falta direlako”.

15 eguneko epea irekiko da negoziazio-mahaia osatzeko;e ratu ondoren, hilabeteko epea izango da espedientearen baldintzak negoziatzeko.