Skip to main content

Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legea onartu du osoko bilkuran

Ekonomia

2022, abe. 01 - 15:12
Araudi berriak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten 100.000 beharginen jarduna antolatu eta arautzen du. Araudia onartu da Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoekin eta PP+Cs koalizioaren abstentzioarekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu dute, eta gogoratu dute sindikatuen babesik ere ez duela.

EH Bildu eta Podemos-IU alderdien ustez, legeak ez du administrazio publikoaren euskalduntzean pausorik ematen, eta ez du konpontzen EB kanpoko herritarrek langile publiko izateko duten arazoa.

Legeak ez du sektore publikoan ordezkaritza duten sindikatuen babesa jaso. LABek, esaterako, elkarretaratzea egin du goizean Legebiltzarraren kanpoaldean, "Lege Publikoaren Lege hau ez da langileona" lelopean.