Gasteizko Mercedesek bi lan txanda izango ditu 2025eko martxotik aurrera
Ekonomia
Gasteizeko Mercedes lantegiak urrian lantegiko batzordeari planteatutako ekoizpen-plana martxan jartzea erabaki du. Modu honetan hiru lan txanda izatetik, bi txanda izatera pasatuko dira, gaueko txanda ezabatuz.
Zuzendaritzak lan eredu hau ezartzea erabaki du nahiz eta ez duten sindikatuen babesik. LAB sindikatuak, izan ere, “basakeriatzat” hartu zuen neurri hau urrian proposatu zenean, “plantilla zahartu” bati modu negatiboan eragingo ziola adieraziz. Gauzak horrela, Gasteizko Mercedeseko lan taldeak bederatzi orduko bi txanda egin beharko ditu astelehenetik larunbatera martxoaren 3tik aurrera.
Gainera, multinazionalaren zuzendaritzak sindikatuei datorren ekitaldirako ekoizpen-programa jakinarazi die. Aurreikuspenen arabera, hiriburuko lantegitik 124.634 furgoneta ekoiztuko dira, azken urteetako kopururik txikiena, hain zuzen. Arrazoia, eskariak behera egin duela eta elektrizitate-eredu berriaren ekoizpenaren zain daudela dela adierazi du zuzendaritzak.