Skip to main content

Greba egun berri bat egingo dute Arabako erresidentzietako langileek maiatzaren 30ean

Ekonomia

2024, Maiatza 22 - 10:05
Hitzarmen probintzialaren aldeko greba egun berri bat burutuko dute Arabako erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek maiatzaren 30ean. 2024an eginen duten bigarren lanuztea izango da, 34garrena 2019an aldarrikapen horien aldeko mobilizazioekin hasi zirenetik. Negoziazio mahaia duela urte bat baino gehiagotik blokeatuta dagoela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Patronalak hitz egiteko borondate errealik ez duela baieztatu dute. Eta, zentzu berean, Arabako Foru Aldundiaren jarrera ere kritikatu dute, sektorean lan egiten dutenen baldintzak hobetzeko interes falta egotziz.
Hamaika Telebista