Hego Euskal Herrian 1.000 eurotik beherako pentsioa duten 225.000 pertsona daude
Ekonomia
2022, urr. 03 - 13:10
Hego Euskal Herriko pentsiodunen borrokak ez du etenik. Astelehenero legez, kalera atera dira pentsio publiko eta duinen alde. Asteburuan, gainera, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituen mugimenduak, eta, bertan, laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa eskatu dute.