Skip to main content

Hirugarren greba eguna dute Gasteizko urak kudeatzen dituen Amvisako jendaurreko arreta zerbitzuan

Ekonomia

2024, uzt. 03 - 13:07

Astebeteko grebarekin aurrera jarraitzen dute Gasteizko urak kudeatzen dituen Amvisako jendaurreko arretako langileek. Astelehena eta ostirala bitartean mantenduko dituzte lanuzteak, lan baldintza prekarioak salatzeko. Horien aurrean, enplegua sortu eta egonkortzeko aldarrikapena egin dute. Langileen %100ak egin du bat ELAk egindako greba deialdiarekin. Enpresarekin ez ezik, Gasteizko udalarekin ere negoziatu nahi dute, azpikontratatutako zerbitzua baita.

Hamaika Telebista