Janire Ornes, ELA sindikatua: “Eguneroko prekarietatea areagotuko du Tourrak”
Ekonomia
2023, eka. 14 - 15:06
Bizkaiko ostalaritza sektoreko langileek lanuzteak deitu dituzte Tourraren atarian, eta beren aldarrikapenen berri eman digu Janire Ornes ELA sindikatuko kideak. Ornesek salatu du Tourrak ostalariek “egunero” bizi duten “prekarietatea” areagotuko duela: “Lanaldiak luzatzeak, kontraturik gabeko langileak, egutegien aldaketak…Egunerokoan bizi dugun egoera egun horietan kontzentratuko da”.
Ornesek salatu du patronala negoziazioa atzeratzen ari dela, eta salatu du horrek ez dakarrela “ezer onik” langileen lan baldintzetan. Adierazi du 2.000 urtetik daudela hitzarmenik gabe, eta langileek erosahalmena galdu dutela urte hauetan guztietan: “Kontutan hartuta 2021. eta 2022. urteetan KPIak %12ko igoera izan duela, langileak erosahalmena galtzen ari dira, eta hitzarmenik ez izateak atzeraekinak negoziatzea zailtzen du”. Nabarmendu du patronalak ez duela “inolako pausorik” eman: “Patronalak argi utzi du ez duela KPIaren araberako igoerarik proposatuko, eta ez dela sartuko lanaldi murrizketan ere, eta guretzat bi puntu horiek oso garrantzitsuak dira hitzarmen honetan”.