‘La Vitoriana’-ko langileek kaleratutako lankidearen itzulera aldarrikatu dute
Ekonomia
2024, urt. 19 - 12:01
Gasteizko ‘La Vitoriana’ okindegiaren lantegiko plantillak kaleratutako lankide bat berrartzea eskatu dio zuzendaritzari. Kasua epaitegietara ailegatu da, izan ere, langileak bere kanporatzearen kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen, ez bidezko kaleratzea izan zela argudiatuz.
Sindikatuek salatu dutenez, bi lankideren arteko liskarra eta gero gertatutako kaleratzea izan zen. Erasoa jasan zuen langileak zein erasotzailea kaleratu egin zituzten. Lankideek eskatu dute erasoa jasan zuena bere lanpostura itzul dadila. Asteazkenean kasuari buruzko epaia burutu zen, eta orain epailearen erabakiaren esperoan daude.