Skip to main content

LABek salatu du Euskal Herriko instituzioek armagintza sektorea babesten dutela

Ekonomia

Irati Alvarez

2025, mar. 28 - 12:03
LABek protesta egin du SPRIren egoitzaren aurrean, euskal instituzioek berrarmatzearen aldeko industria politikak babesten dituztela salatzeko. Halaber, Gazan egiten ari diren genozidioarekin duten «konplizitatea» ere salatu du. «Paradigma aldaketa integrala» eta bakearen aldeko apustua defendatu ditu sindikatuak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista