Skip to main content

LABek salatu du UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Kimiketako Hitzarmena blokeatu dutela

Ekonomia

2024, Maiatza 23 - 12:05

LAB sindikatuko zenbait kidek eta Kimiketako zenbait langilek Iruñeko errepide bat moztu dute gaur goizean, irudikatzeko eta salatzeko patronalak zein UGT eta CC00 sindikatuek erabat blokeatu dutela Nafarroan sektoreko hitzarmen probintziala izateko aukera. UGT eta CCOO sindikatuek %50 baino gehiagoko babesa dute industria kimikako sektorean, eta horrek hitzarmena desblokeatzea zailtzen du. LABetik langileei sindikatuan konfiantza izatea eskatu dute.

Hamaika Telebista