Langabezia 832 pertsonatan murriztu da Hego Euskal Herrian ekainean
Ekonomia
2024, uzt. 02 - 14:07
Maiatzarekin alderatuta, 55 pertsona gutxiago daude Lanbiden izena emanda. 767 dira Nafar Lansareren kasuan. Osotara 135.300 pertsona inguru daude langabezian Hego Euskal Herrian. Araba izan da EAEko hiru lurraldeetan langabeziaren jaitsiera egotea bermatu duena. Hau izan da langabezia murriztu duen lurralde bakarra, Bizkaia eta Gipuzkoan kopurua handitu den bitartean. Langabezia tasa murrizten den laugarren hilabetea jarraian izan da ekainekoa Nafarroaren kasuan. Urtea hasi zenetik 1.000 langabetu gutxiago daude Nafar Lansareren zerrendetan.