Skip to main content

Leioako Udalak 2024rako urrekontua onartu du 47,2 milioi eurorekin, iaz baino %6,6 gehiago

Ekonomia

2023, abe. 20 - 12:12
Leioako Udalak 2024rako Udal Aurrekontua onartu du, 47,2 milioi eurokoa izango dena. Iban Rodriguez, Leioako alkateak adierazi du, aurtengo zifra iaz baino 6,6 gehiagokoa dela.
2024ko kontuen ezaugarri nagusietako bat, udalak egiten duen inbertsio ahalegina da, ia 4,7 milioi eurorekin, iaz baino %16 gehiago, auzoen kohesiorako eta Leioak aurrera egiten jarraitzeko proiektu estrategikorako.
Aipatzekoa da ere, aurrekontuen diru partida gahien duen alorra hirigintza den arren, Rodriguezek azaldu du; gazteriari, hizkuntza politikari eta kulturari beren lekua eta pisua ere emango diola udalak.
Hamaika Telebista