Skip to main content

Martxan da Ekonomia Zirkularrari buruzko nazioarteko topaketaren 6. edizioa

Ekonomia

2024, urt. 31 - 13:01

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko irtenbideak bultzatzea da topaketa horien helburua. Euskal Herriko zein nazioarteko 50 hizlarik baino gehiagok hartuko dute parte, eta hizpide izango dituzte, besteak beste, bioekonomia eta lehengai kritikoen eskuragarritasuna. Ekonomia zirkularrak emakumeen ekintzailetzan duen eragina aztertzeko gune espezifiko bat ere antolatu dute.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko jasangarritasun diputatuak azpimarratu duenez, Dubaiko Klimaren Goi bileran adostu dute erregai fosilak alde batera uzteko bideari ekitea, eta horrek "energia sistemen trantsizio ordenatua eta ekitatiboa" behar du. Bere esanetan, trantsizio energetikoari aurre egiteko ezinbestekoa da ekonomia zirkularra, eta azpimarratu du sektore horretan “aitzindaria” dela Gipuzkoa.

Hamaika Telebista