Skip to main content

Medikuak grebara itzuliko dira Nafarroan, lan hobekuntzak eskatzeko

Ekonomia

2025, mar. 10 - 09:03

Nafarroako medikuak grebara deituta daude gaur, martxoak 10, hasi eta apirilaren 6ra arte. Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitu du greba lan baldintzen hobekuntza eskatzeko.

Lehentasunez negoziatu beharreko bi gai nabarmendu ditu sindikatuak: Alde batetik, medikuen lan gainkarga jasanezina, pazienteei behar duten denbora medikoa eskaintzea eragozten duena. Eta bestetik, lan-baldintza orokorrak hobetzea; besteak beste, barne mediku egoiliarrak A mailako karrera profesionalean sartzea.

Deialdiari eusteko arrazoien artean hainbat arrazoi dituzte: Nafarroako osasunaren egungo egoera, Nafarroako Gobernuarekin eta Osasun Departamentuarekin elkarrizketarik ez izatea, aldez aurreko akordioak ez betetzea eta 2025eko Foru Aurrekontuen Legearen barruan medikuen kolektiboarentzat lan hobekuntzarik ez izatea.

Hamaika Telebista