Skip to main content

Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatu dute sindikatuek

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2024, uzt. 03 - 14:07

Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko. Sindikatuek salatu dutenez, 2024. urtea bereziki tragikoa izaten ari da Euskal Herrian errepidean hil diren garraiolarien kopuruari dagokienez.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista