Nafarroako kirol langileek 23 greba egun bete dituzte patronalarekin akordiorik lortu gabe
Ekonomia
2022, aza. 09 - 12:11
Patronalak eta sindikatuek akordiorik gabe amaitu dute Nafarroako kirol kudeaketako hitzarmenari buruzko bilera. Nafarroako kirol kudeaketako langileen eskakizun nagusia langileen erosteko ahalmena bermatu ahal izateko KPIaren araberako soldata igoera da. Greba honek kiroldegiak eta jabetza publikoko pabiloiak itxita mantentzen ditu, baina kudeaketa pribatukoak. 23 greba egunen ostean, pasaden astean lehenbiziko aldiz, udalekin eta patronalarekin negoziazio bilerak izan zituzten, baina negoziatutakoa nahikoak ez dela azpimarratu dute ELA, LAB , CCOO eta UGT sindikatuko langileek.