Pentsio erreforma sinatuta, 1.080 euroko gutxieneko aldarriari entzungor eginez
Ekonomia
2023, mar. 15 - 15:03
Pentsio erreforma ontzat eman dute UGT eta CCOO sindikatuetako zuzendaritzek. Hala, Madrilgo Gobernuak proposatutako pentsio erreforma aurrera aterako da sindikatuek babesarekin, baina patronalen oniritzirik gabe. Hala ere, Euskal Herriko pentsiodunen 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarria ez du jaso erreformak. Bada, euskal eragile sozial eta sindikalek larunbatean kalera ateratzeko deia zabaldu dute, EHPMk Bilbon antolatutako manifestazioarekin bat eginez.