Skip to main content

Ride on Iruñeko bizikleta elektrikoen enpresak azkenean zerbitzua mantenduko du

Ekonomia

2025, api. 04 - 13:04
Iruñeko Udalak eta enpresak aurreakordioa lortu dute bilera baten ostean. Hala ere, Ride Oneko langileen lan-egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. Hasiera batean iragarri zutenez, enpresak bere zerbitzua apirilaren 5ean bertan behera utziko zuen, arazo ekonomikoak direla eta. LAB sindikatuak salatu duenez, langileek sei hilabete daramatzate soldaten atzerapenekin, eta gaur egun bi soldata oso zor zaizkie.
Hamaika Telebista