Sindikatuek LGS hemen negoziatzeko bilerak egingo dituzte patronalekin
Ekonomia
Xabi Ealo
2026, mar. 18 - 14:03
Hego Euskal Herriko langileriak indar erakustaldia egin du astearte honetako greba orokorrean. Gehiengo sindikalak emandako datuen arabera, ehun eta bost mila grebalari batu dira Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren alde. Horiek horrela, sindikatuek arrakastatsutzat jo dute martxoaren 17ko greba orokorra, eta lanuzteak utzi duen jarraipen zabala txalotu dute.


















