Skip to main content

Tuvisako langileek udalaren proposamena ezeztatu eta mobilizazioak mantenduko dituzte

Ekonomia

2024, urt. 09 - 13:01
Gasteizko hiri autobusetako langileek, Tuvisa enpresaren arduradunek egindako azken proposamena aztertu eta gero, beraien mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Udalak, enpresaren arduraduna denak, egindako proposamena nahikoa ez dela baieztatu dute eta langileek astelehen, asteazken eta ostegunero egingo dituzten lau orduko lanuzteak mantenduko dituztela iragarri dute. Ostegunean bilera berri bat mantenduko dute udalarekin.
Hamaika Telebista