Aldundien 0,9ko defizit maila berretsiko du Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak
Gurean Gaur
2020, ira. 30 - 13:09
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bilduko da gaur arratsaldeko 17:00etan. Bertan parte hartuko dute bi gobernuak eta Aldundiak, Euskal Autonomia Erkidegoak izango duen zorpetze muga zehazteko. Jaurlaritzaren lehendakariak jakinarazi du Aldundien defizit maila %0,9 ingurukoa izango dela eta horixe berritsiko duela itun ekonomikoaren batzorde bitarikoak gaur arratsaldean.