Skip to main content

Olatu erreakzionarioaren aurrean, “Euskal Herria, eskubideak eta demokrazia eraikitzeko” deia egin du Gure Eskuk

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-26 08:53

Euskal herritarrek zazpi hiriburuetako plazak bete dituzte asteburuan, Gure Eskuren “Zazpi jauziz, herri bat” ekimenaren deiari erantzunez. Zazpi hiriburuetan aldi berean, Zazpi Jauzi dantza egin dute euskal nazioak jauzi bat egin behar duela aurrera aldarrikatzeko. 

Ildo beretik, Gure Eskuk “eraikuntzarako” deia egin du. Olatu erreakzionarioaren aurrean, Euskal Herri gehiago, eskubide gehiago eta demokrazia handiagoa eskatu dute.

Azaldu dute, eraikuntza horretarako baliatu behar direla egungo autogobernu mailak eta horretarako burujabetza esparru gehiago eskuratu behar direla. Instituzio publikoei, alderdi politikoei eta eragile sozialei herri ikuspegiaz, arduraz eta anbizioz jokatzeko galdegin diete. Azpimarratu dute, “denon ardura dela nazio jauzi hori bultzatzea eta denon ardura dela jauzi horretarako aukera oro aprobetxatzea”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista