Skip to main content

Bigarren itzulian erabaki daiteke Morales izango den Boliviako presidentea

Gurean Gaur

2019, urr. 21 - 12:10
Bozken %89,62a zenbatuta, egungo Boliviako buru den Evo Moralesek %45,28a lortu du. Aldiz, Carlos Mesaren alderdiak, %38,16a. Momentuz, mendi inguruetako bozkak kontatzea falta da. Zenbaketa horrekin bigarren itzulia saihestea espero du Moralesek, inguru horietan babes handia baitu. Bigarren itzulirik ez egiteko, Moralesek botoen erdiak eskuratu behar ditu, eta, gainera, 10 punturen aldea atera behar dio bigarrenari.
Hamaika Telebista