Skip to main content

Boris Johnsonek hauteskundeak urriaren 15era aurreratzea proposatu du

Gurean Gaur

2019, ira. 04 - 17:09
Gaur da Hilary Benn laboristak proposatutako lege proiektua eztabaidatzekoa. Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea ekiditea du xede. Hala ere, lege hau onartzeko bozketa baino ordu batzuk lehenago proposatu du lehen ministroak hauteskundeen aurrerapena. Johnsonek atzo ohartarazi zuen lege proposamenak aurrera egingo balu hauteskunde orokorrak deituko zituela. Honetarako, baina, Komunen Ganberako bi herenen babesa behar du, eta ikusteko dago halakorik izango duen.
Hamaika Telebista