Skip to main content

"Botereaz baliatzea" leporatu dio EH Bilduk NA+-ri Labriteko zubiaren auzian

Gurean Gaur

2019, aza. 13 - 16:11
Boterea baliatzea leporatu dio oposizioak Iruñeko Udal Gobernuari Labriteko zubiaren kasuan. Aurreko astean Maya alkateak froga berriak iragarri zituen burdinazko pasabidean eta jarrera hori susmagarritzat jo du gaurkoan Joxe Abaurrea zinegotziak, besteak beste UPN gobernuan ez zegoenean zuen mezuarekiko kontrajarria izateagatik.