Covid19ak ekonomia jomugan
Gurean Gaur
2020, ira. 17 - 13:09
Greba eguna dute gaur Zamudioko ITP Aeroko langileek. Goizean goiz hasi dute protesta eguna manifestazio batekin. Izan ere, gogor astindu du covid19ak ekonomia. Horri irtenbidea ematen hasi nahian, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu berriak bilera erronda hasi du patronalarekin eta euskal sindikatu nagusiekin. Gaur Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin bildu da. Bestaldetik, CGT sindikatu frantziarrak Emmanuel Macronen Gobernuaren politika salatzeko dozenaka hiriburutan manifestazio deialdiak egin ditu gaur; izan ere, erreformak eta neurriak bultzatzea leporatu diote, pandemiaren ondorioz sortutako krisia saihesteko.