EH Bilduko emakumeek hemendik aurrerako prozesu feminista aurkeztu dute Bilbon
Gurean Gaur
2019, mar. 26 - 17:03
Adierazi dute zerbaiten kontra baino zerbaiten alde mobilizatu behar dela, prekarizatutako bizitzak bistaratzearen alde. Zehaztu dute zuzenki zein zeharka feminista izango dela EH Bilduren politika publikoa. Hausnarketa eta elkarlanetik egingo dutela lan. Hausnarketa fase honetan adituak eta feminismoan arituak diren emakumeekin elkarrizketak izango dituzte eta haien ekarpenak eraman parlamentura. Urratsak identifikatu eta instituzioetara eramango dituztela adierazi dute. Gainontzeko emakumeen bideak ezagutu nahi dituzte nahiz eta bakoitzak bere helburu zehatzak izan. Elkarlana eta elkarrizketak aurrera eramateko konpromisoa hartu dute.