Ehunka pertsona batu ziren larunbatean Imanol Salinas sindikalistari babesa emateko manifestazioan
Gurean Gaur
2019, ira. 30 - 16:09
LABek deituta, manifestazioa egin zuten larunbatean Iruñean, ‘Borroka sindikala aurrera, Imanol libre eta gurekin’ lelopean. San Giovesa jatetxeko lan gatazkagatik 21 hilabeteko espetxera zigortu zuten Imanol Salinas, eta helegitea epaiaren zain gelditu ostean edozein unetan berretsi dezakete erabakia.