Europako zuhaitz ederrena izenda dezakete Mendazako Hiru Hankako Artea
Gurean Gaur
2020, ots. 18 - 11:02
Lizarrerriko Berrotza ibarrean kokatua dago eta aise esan daiteke Mendazako biztanle zaharrena dela. Hiru Hankako Arteak 1.200 urte dauzka eta Europako zuhaitz ederrenen hautagaien zerrendan dago aurten. Otsailean hartuko dute erabakia eta herritarrek botoa eman dezakete.