Skip to main content

Freestyle Motocross ikuskizuna antolatu zuten Hondarribiko harresian

Gurean Gaur

2019, ira. 04 - 15:09
Atzo, Hondarribiko harresiaren parean, Udalak Freestyle Motocrosseko bi malda egokitu zituen, bertan, mundu mailako ohiartzuna duten bi gidariren trebetasun arriskutsuaz gozatzeko. “Rider-ak" Greg Rowbottom britaniarra eta Maikel Melero espainiarra izan ziren. Melerok 31 urte ditu eta bost aldiz izan da munduko txapleduna Freestyle Motocrossean, 2014. urtetik 2018ra, kirol honen historian, bere zigilua jarriz. Gainera, profesionalen ikuskizuna eta gero, txikientzako zirkuitu bat egokitu zen, hankekin eragiten diren molto motorrekin egiteko.