Gasteizen ospitaleratutako emakumeak ez du koronabirusik
Gurean Gaur
2020, ots. 04 - 10:02
Txinara berriki bidaiatu duen emakume batek infekzioa duen aztertzen dute eta negatibo eman du. Osakidetzak koronabirusari aurre egiteko protokoloa jarri zuen martxan kasu susmagarri bat antzeman ostean. Egunetik egunera kutsatutako kasu gehiagoren berri ematen den heienan, Txinako Enbaxadak lasaitasun hitzak bidali dizkie EAEn bizi diren txinatarrei. Izan ere, 361 pertsona hil dira Txinan koronabirusak jota. Txinatik kanpo hil den bakarra, Filipinetan izan da, mugako herri batean. Kutsatutako lagunen kopuruak ere gora egin du: goizeko datuen arabera 17.205 dira dagoeneko, bezperan baino 2.829 gehiago.