Giza Eskubideen eta Migrazioen astea aurkeztu dute Plazara osatzen duten herri-eragileek
Gurean Gaur
2019, abe. 09 - 15:12
Giza Eskubideen eta Migrazioen astea aurkeztu dute Plazara osatzen duten herri-eragileek, Nazioarteko Giza Eskubideen astearen egitarauaren baitan. Aurtengo leloa “Eskubide Guztiak Pertsona Guztientzat” izango da eta 10 egunetan zehar hainbat ekimen antolatu dituzte. Bihar 71 urte beteko dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatu zenetik eta gaurkoan kritikatu dutenez, urraketak geroz eta nabariagoak dira.