Skip to main content

Hauteskunde kanpainaren bigarren eta azken asteburuan alderdiek hautestontzietara dei egiteko bide anitzak erabili dituzte

  • Bideoa:
Maddalen Iriartek EH Bilduren "zintzotasuna" hitzeman du. Iñigo Urkulluk, EAJren hautagaiak, Arabako Zaldiaran menditik eskatu du "herritar askok" har dezatela parte uztailaren 12ko bozetan, azken 40 urteetako hauteskunderik “garrantzitsuenak” izango direla argudiatuta. PSE-EEren kanpainan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren autogobernua indartzeko konpromisoa hartu du. Krisiari erantzuteko, neurri aurrerakoiak agindu ditu Gorrotxategik, 2008ko krisiari emandako "erantzunaren kontrakoa" behar daela ziurtatu du. Equo Berdeakeko lehendakarigai Joserra Becerrak "egungo sistema sozio-sanitarioa aldatzearen" alde agertu da. Azkenik, Voxek ''traidoretzat'' jo ditu PSOE eta PP Bilbon egindako ekitaldian.
  • Created on .

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista