Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Herritarrek Zaldibarko zabortegiaren inguruko "gardentasun falta" salatu dute asteburuan

Gurean Gaur

2020, ots. 17 - 17:02
Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak arlo guztietan harrotu ditu hautsak eta era askotako erreakzioak izan dira, bai politikan, zein gizartean, noski. Gertaerak sortu duen kezkaren froga da larunbatean milaka herritarrek egindako manifestazioa. “Zaldibar Argitu. Langileak, osasuna erantzukizunak” lelopean, Elgeta, Eibar eta Ermuako herritarrek zutabeka abiatu ziren Zaldibarko Eitzaga auzorantz.
Hamaika Telebista