Labriteko zubiaren konponketaren ondorio ekonomikoak eta juridikoak "baloratzeko" eskatu du EH Bilduk
Gurean Gaur
2020, eka. 05 - 15:06
2016az geroztik erortzeko arriskua duela eta itxita dago Iruñeko Zabalgunea eta Alde Zaharra lotzen dituen igarobidea. 2010an ireki zuten eta 680.000 euroko kostua izan zuen. Konponketa lanen kostua aurreikusita hiriburuko EH Bilduk hondamen espedientea irekitzeko eskatu du.