Larunbat gauerdian irekiko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga
Gurean Gaur
2020, eka. 19 - 16:06
Larunbat gauerdian irekiko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga. Pirinio Atlantikoetako prefekturak ohar bitartez azaldu du zabalduko dela igandean Gipuzkoa eta Nafarroaren eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren arteko muga. Itxita egon da martxoaren erdialdetik, eta azken asteetan nahasmena egon da irekitzeko dataren inguruan. Horrela, Euskal Herri barruko mugikortasunak beste pauso bat emango du. Hala ere, Nafarroak datorren astelehenean indargabetiko du alarma egoera eta horrekin batera baimenduko du Euskal Autonomia Erkidegora sartu-irtena. Euskal Herri barruko mugikortasuna mugatuta dagoen arren, gaurko argazkietako bat izan da Iñigo Urkullu lehendakaria eta Miguel Angel Revillarena. Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea lotzen dituen oinezkoentzako bide batean elkartu dira bi agintariak, gauerdian alarma egoera indargabetu eta lurraldeen arteko mugikortasuna baimendu ondoren.