Pentsiodunek bilerak hasi dituzte EAEko Parlamentuko talde politiko guztiekin
Gurean Gaur
2018, aza. 26 - 16:11
Pentsiodunen mugimenduak bilerak hasi ditu jada Gasteizeko parlamentuko talde politiko guztiekin euren aldarrikapenei dagokionez, alderdiek zer jarrera hartuko duten argitzeko. Dagoeneko, PP eta EH Bildurekin elkartu dira eta aste honenetan PSE eta Elkarrekin Podemos-ekin bilduko dira asteartean eta EAJrekin ostegunean. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren biharamunean, bereziki emakume pentsiodunak jasaten duten babesgabetasuna erdigunera ekarri dute udaletxe aurreko mobilizazioan. Bestalde, abenduaren 15eko Hego Euskal Herri mailako manifestazioak antolatzen hasiak direla jakinarazi dute ere.