Prekarietateak lan istripuak eragiten dituela salatu dute sindikatuek
Gurean Gaur
2020, ots. 05 - 17:02
Bilbon elkarretaratzea egin dute gaur, joan den astelehenean GHI Labe Industrialen lantegian lanean ari zela hildako langilearen heriotza salatzeko. Asteartean bertan beste behargin bat hil zen bere lanpostuan, Santurtziko Zamakona ontziolan kasu honetan, maneiatzen ari zen grua erori ondoren.